XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruñeko kongresu jauregi-entzutegiko eraikuntzaren eta kudeaketaren balizko pribatizazioari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak Iruñeko kongresu jauregi-entzutegiko eraikuntzaren eta kudeaketaren balizko pribatizazioari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 25eko 21. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 20an

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Izquierda Unida-Ezker Batua de Navarra Parlamentuko Taldeko Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak idatziz erantzuteko galdera egin du Iruñeko Kongresu jauregi-entzutegiko eraikuntzaren eta kudeaketaren balizko pribatizazioari buruz.

Hona Ramón Bultó Llevat Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilari jaunaren erantzuna:

1.- Jauregia izanen denari buruzko zer azterlan edo bideragarritasun plan egin ditu edo eskatu ditu Nafarroako Gobernuak?

Nafarroako Gobernuak, Pamplona Convention Bureau delakoari eskatu zion Iruñean egin beharreko kongresu jauregi-entzutegiak eduki behar zituen aukerei eta hornidurei buruzko azterketa egitea.

Eskura dauden zerbitzuetan eta eskatutako beharretan oinarrituz, kongresu jauregi-entzutegirako eredu bat eta berari dagokion bidegarritasun-plana osatu dituzte.

Ezaugarri hauek, ideia-lehiaketa egiteko eredu gisa balio izan dute.

2.- Iruñeko kongresu jauregiaren eraikuntza eta/edo kudeaketa pribatizatzeko asmoa al du Nafarroako Gobernuak?